1Hazkunde negatiboa. Europako Batasunak eta euroguneak hazkunde negatiboa izan zuten 2011 urteko azken hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuz. Bi alorretan %0,3 uzkurtu zen ekonomia.
2Bost atzeraldian. Bost dira dagoeneko bi hiruhileko atzera egin duten EBko herrialdeak, eta, ondorioz, atzeraldi teknikoan sartu direnak: Belgika, Italia, Herbehereak, Portugal eta Txekiar Errepublika.
3Alemania, mugan. Urte arteko tasan hazkunde esanguratsuari eusten badio ere, urteko azken txanpan behera egin zuen Europako motorraren ekonomiak, %0,2 hain zuzen ere.
4Frantzia, indartsu. Alemaniaren erantzunaren zain, atzeraldia gogorragoa edo arinagoa izateko gakoa Frantzia izan liteke. Oraingoz, hazkunde tasa positiboekin jarraitzen du (%0,2).
5Erreskatatuak, larri. Erreskatea jaso duten herrialdeen egoera ez da samurra. Greziako ekonomia %7 hondoratu zen urte arteko tasan. Portugalgoa %2,7. Irlandaren datua ez dago, baina hiruhileko arteko tasan %1,9 erori zen aurrekoan.
6Lehen hiruhilekoaren zain. Espainia, Estonia, Lituania, Austria, Errumania eta Erresuma Batuak ere hazkunde negatiboa izan zuten urritik abendura.
7Aurreikuspen berriak. Urte amaiera eskasa egiaztatu ondoren, otsailaren 23an aurreikuspenak gaurkotuko ditu Bruselak. %0,5eko hazkundea iragarri zuen 2012 urterako.
EBko egoera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu