pentsio erreforma

"Edozer onartzeko prest daude UGT eta CCOO"

ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru gustura azaldu dira urtarrilaren 27ko greba orokorrak izandako "babes zabalagatik". UGTk eta CCOOk gaur itxi dute Espainiako Gobernuarekin eta enpresaburuen elkartearekin pentsioen erreformarako akordioa.

2011ko otsailaren 1a
16:46
Entzun
ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuak "pozik" daude urtarrilaren 27an Espainiako Gobernuaren pentsio erreformaren aurkako greba orokorrak Hego Euskal Herrian izandako "babes zabalagatik", eta UGT eta CCOOren jokabidea kritikatu dute. "Edozer onartzeko prest daude Espainiako sindikatuak", esan du gaur Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak Bilbon, greba deitzaileek emandako prentsaurrekoan. "Uko egin diete langileon eskubideei".

Hain zuzen, UGTk eta CCOOk gaur itxi dute "itun soziala" Espainiako Gobernuarekin eta enpresaburuen elkartearekin -lehengo astean hitzartu zuten akordioa-. Errefomaren arabera, erretiroa 67 urtera luzatzea onartu dute, 65 urterekin erretiratu ahal izateko 38,5 urte kotizatu beharko da -orain 35 urte kotizatu behar da-, pentsioa kalkulatzeko azken 25 urteak hartuko dira kontuan -orain azken hamabostak hartzen dira-, pentsioa kobratzeko urte gehiago lan egin beharko da eta ordainak eskasagoak izango dira.

ELAk, LABek, EILASek, EHNEk eta Hiruk salatu dute erretiroen murrizketak egingo dituztela eta gero patronalari kuotak ez ordaintzeko erabakiak hartzen direla.

Pentsioen erreforma egitasmoa Espainiako Kongresuak onartu beharko du. PSOEk PPri eskatu dio babes dezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.