Udan erabaki zuten Tecnalia korporazioko teknologia zentroek bat egitea. Zortzi kide ditu gaur egun, eta horietatik sei elkartuko dira datorren urtarrilean: Gipuzkoako Inasmet, Fatronik eta Cidemko, eta Bizkaiko Labein, Robotiker eta European Software Institute. Industria arlokoak dira guztiak, eta osatuko duten zentro berriak Tecnalia Research Innovation (TRI) izena hartuko du. Gainerako biak, Azti eta Neiker ez dira sartu lehen sektoreari lotakoak direlako, eta Eusko Jaurlaritzak parte hartzen duenez haien kapitalean, beste ezaugarri batzuk dituztelako. Halere, Arabako Leiak eta Euvek ere taldearen bat egitea aurreikusten da.
TRI Europako bosgarrenzentro pribaturik garrantzitsuena izango da. 2009 amaieran, hura osatzen duten talde guztietako langileak kontuan hartuta, 1.241 pertsonako lan taldea zuen, eta 109 milioi euroko fakturazioa. Alabaina, eragin ekonomikoagatik baino gehiago, herrialdeak emango lukeen itxuragatik nahi zuen bakoitzak Tecnaliaren zentroa erakarri. Europako garrantzitsuenetako bat izango denez, helburua da hara bultzatzea ikertzaile eta zientzialaririk onenetakoak.
Erabakiari «errespetua»
Gipuzkoak piztu zuen sua. Herrialde horretako teknologia zentroetakoek TRI Donostian jartzeko eskatu zuten, I+G+b arloan konpromiso handiagoa erakutsi dutela argudiatuta. Diputazioak, Udalak eta Gipuzkoa Aurrerak segituan erakutsi zieten babesa. Bizkaikoek diskretuago jokatu arren, haiek ere argi utzi zuten TRIren egoitza nagusia nahi zutela. Emandako argudioetako bat izan da, fusioa gauzatzeko Labeinek gainerakoak xurgatuko dituela. Handiena denez, egoitzak hura dagoen herrialdeanegon behar zuela zioten Bizkaian.
Erabakiaren berri izan ostean, «errespetatzen» duela esan du Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak.
TRI
Bat egingo dutenak. Gipuzkoako Inasmet, Fatronik eta Cidemkok, eta Bizkaiko Labein, Robotiker eta European Software Institutek. Etorkizunean Arabako Euve eta Leiak ere bai.Langileak. 2009 amaieran 1.241 zituzten guztien artean.
Fakturazioa. 109 milioi euro.
Garrantzia. Europako bosgarren zentro pribatu garrantzitsuena izango da.