EGUTEGIA

2016ko ekainaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ekainaren 17a. Lehen aldiz lan erreformaren aurkako protesta mugimendua hasi zenetik, bilera bat egingo dute Myriam El Khomri Lan ministroak eta Phillippe Martinez CGT sindikatuko idazkari nagusiak.

Ekainaren 23a. Ministroaren eta sindikalistaren arteko bilerak ez badu gatazkaren konponbidea bideratzen, erreformaren aurkako hurrengo protesta datorren asteko asteko ostegunean izango da.

Ekainaren 28a. Astelehenean ekin zion Frantziako Senatuak El Khomri legearen eztabaidari, eta hilaren 24an du amaitzekoa. Bozketa, ordea, hilaren 28rako utzi du.Senatuan gehiengo zabala du eskuineko oposizioak, eta ikuspuntu liberalago bat ezarriko diola iragarri du.

Uztaila. Ganbera batek eta besteak onartutako testuak bateratzeko batzordea osatuko dute Senatuak eta Asanbleak. Adostasunik ezda espero senatarien eta diputatuen artean, eta, hortaz, azkeneko horien esku geratuko da legearen onarpena. Baina, maiatzean bezala, gobernuak ikusten badu gehiengorik ezin duela bildu legearen alde, oso litekeena da Frantziako Konstituzioaren 49.3 artikuluaren bidez onartzea legegaia. Bozketa eragotziko du horrela, baina zentsura mozio bat gainditu beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.