Eguzki energia fotovoltaikoaren alde egin dute Kuban
Kubak apirilean jarri zuen martxan eguzki energia fotovoltaikoa sortzeko lehen zentrala. Planta berria Habanatik 300 bat kilometrora dago eta 14.100 eguzki panel ditu. Orain arte sortzen zuten eguzki energia fotovoltaikoaren bikoitza sortzea da helburua, hala petrolio gastuak murrizteko. Azaldu dutenez, planta berria martxan jarri zutenetik 145 tona erregai aurreztu dituzte eta 380 tona karbono dioxido gutxiago igorri dituzte atmosferara. Berriztagarrien bidez, energia elektrikoaren %4 sortzen du Kubak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu