Irudia. Hurrengo misioa

Eguzkiaren goi atmosfera aztertzera

P. ADHIKARY / EFE.
2023ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Arrakastaz ilargiratu eta ordu gutxira, ISRO Indiako espazio agentziakoek adierazi zuten beste misio bat ere arrakastaz abiatua zutela: 43 milioi euro kostatuko da misio hori, eta Eguzkiaren atmosfera aztertzea du helburu. Zundaren helmuga Lagrangeren lehen puntua izango da: Eguzkiaren eta Lurraren artean dago, eta grabitazio oreka dago puntu horretan; horregatik, zunda han geldirik egon ahal izango da erregai gutxiago erabilita. Lur planetatik 1,5 milioi kilometrora dago puntu hori, izarretik nahiko urruti, baina egonkorra da, handik modua baitago Eguzkiaren atmosferari begiratzeko eklipseen eta beste fenomeno batzuen eragina nabaritu gabe. Indiako zientzialariek Eguzkiaren goi atmosferaren dinamika aztertu nahi dute, Eguzkiaren koroaren fisikari behatu, eta ikerketa zabal bat egin eremu magnetikoen, eguzki haizeen eta beste zenbait elementuren inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.