ENERGIA

'Eguzkiaren zerga' onartu du Espainiako Gobernuak

Etxean plaka fotovoltaikoek dituztenek tasa bat ordaindu beharko dute sarera konektatuta badaude.

Plaka fotovoltaikoak Tuteran. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
Iker Aranburu.
2015eko urriaren 9a
16:06
Entzun

Energia berriztagarriak bultzatzeko neurria da Espainiako Gobernuarentzat; eguzkiari zergak jarri nahi izatea, kritikoentzat. Autokontsumorako eguzki plakei buruzko araudia onartu du gaur atzo Madrilek. Horren bidez, plaka fotovoltaikoak dituzten herritarren tasa batzuk ordaindu beharko dituzte argindar sare orokorrera konektatuta badituzte. Une jakin batzuetan sobran duten elektrizitatea sarean sartu ahal izango dute, baina horren truke ekoizle handiek baizik ez dute konpentsaziorik jasoko, 100 kilowatt-etik gorako instalazioak dituztenek.

«Autokontsumoa egiten dutenek beste edozein kontsumitzaileek bezala lagundu behar dute sistemaren kostuak ordaintzen». Horrela justifikatu du dekretua Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroak. Hau da, etxe gehienetan eguzki plaken bitartez argindar kontsumo osoa betetzerik ez dagoenez, instalazio horiek sarera konektatu beharko dituzte herritar gehienek, eguzkiak elektrikzitaterik ekoizten ez duenerako.

Arrazoi horiek baztertu dituzte ekologistek eta fotovoltaikoen industriako ordezkariek. Unef Espainiako Batasun Fotovoltaikoaren ustez, «autokontsumoari trabak jarri beharrean», gobernuak lagundu egin beharko luke, energia erabiltzeko modu eraginkorra delako.

Ekologistek, berriz, argindar industria handiaren mesederako neurritzat jo dute «eguzkiari zergak jarri nahi izatea».

Espainiako Gobernuak onartutako dekretuak PP ez beste alderdi politiko guztien arbuioa jaso du. Ekainean, manifestu bateratua sinatu zuten oposizioko alderdiek, ahal dutenean bertan behera utziko dutela promesa eginez. Sinatzaileen artean daude Amaiur, EAJ eta Geroa Bai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.