EHLGk 1.000 emaileren laguntza behar du, «laborarien beharrei erantzuteko»

BAIONA. Diru bilketa kanpaina abiatuko du Euskal Herriko Laborantza Ganberak (EHLB) heldu den irailaren 10etik urriaren 7ra, diru emaile gehiago lortzeko asmoz, «laborarien eta lurraldearen beharrei erantzuten segitzeko». Ganberak 700 diru emaile dauzka eta 1.000tik gora eskuratzea du xede. EHLBk hiru langile zituen lehen eta hemeretzi ditu orain, eta 850.000 euroko aurrekontua (%18 emaileek bermatzen dute). Alabaina, azken urteetan emaile kopurua txikituz joan da pixka bat; beharrak, aldiz, handitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu