EHNE: «Ez da ziurra prezio garestien amaia iritsi denik»

2016ko uztailaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Elikagai merkeagoen garaia heldu denik ez du hain garbi EHNEk. «Merkatuan egunetik egunera izaten dira gorabehera handiak, eta ezin da ziurtatu elikagaien prezio garestien zikloaren amaia iritsiko ote den». Gizarte globalizatu batean egonik, nazioarteko prezioek Euskal Herrian ere eragina dutela onartu du nekazarien sindikatuak, baina sektore batetik bestera eraginak oso desberdinak direla. «Lehen sektorea horren plurala da, erantzuna ez baita zuria ala beltza. Ezin da erantzun ea positiboa edo negatiboa den sektore oso batentzat, ez baita berdin barazkigintzan jarduten duen baserritar bati zerk eragiten dion aztertzea, edo abeltzaintzan ari den beste bat zerk baldintzatzen duen».

Edonola ere, EHNEk salatudu elikagaiak espekulatzeko erabiltzen direla nazioarteko merkatuetan. Horren aurka elikadura burujabetza aldarrikatu du. «Tokitik egin behar dugu tokiko produktuaren alde, horrelako fenomenoek ahalik eta eragin txikiena izan dezaten. Herrialde bakoitzak izan behar du jaten dituen elikagaiak ekoizteko aukera. Beraz,tokian tokiko ekoizpenen alde egin behar da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.