Hego Euskal Herrian 186.114 langabe zeuden ekainean. Espainiako Lan Ministerioak gaur eman ditu datuak, eta langabeziak behera egin du Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Zehazki 5.005 langabe gutxiago daude. Iazko ekaineko datuekin alderatuta ez da jaitsi, ordea, langabezia, orduan baino 18.832 langabe gehiago baitaute aurten.
Herrialdeka, maiatzetik ekainera Gipuzkoan jaitsi da gehien langabezia, %3,18; 1.363 langabe gutxiago daude herrialde horretan. Bizkaian 2.231 langabe gutxiago zeuden ekainean, %2,68. Nafarroan %2,51ekoa izan da jaitsiera, eta Araban, %1,53koa.
Iaztik, berriz, Bizkaian igo da gehien, herrialde horretan urtebetean 11.806 langabe gehiago jaso baitira, iaz baino %17,04 gehiago. Guztira, 81.098 langabe daude herrialde horretan. Araban %13,41 igo da langabezia iaztik, eta Gipuzkoan, %9,68. Nafarroan igo da gutxien langabezia urtebetean, %1,91.
Datuak
Araba. Ekaina bukaeran 21.842 langabe.
Maiatzetik -339 (-%1,53); iazko ekainetik +2.583 (+%13,41).
Bizkaia. Ekaina bukaeran 81.098 langabe.
Maiatzetik -2.231 (-%2,68); iazko ekainetik +11.806 (+%17,04).
Gipuzkoa. Ekaina bukaeran 41.474 langabe.
Maiatzetik -1.363 (-%3,18), iazko ekainetik +3.660 (+%9,68).
Nafarroa. Ekaina bukaeran 41.700 langabe.
Maiatzetik -1.072 (+%2,51), iazko ekainetik +783 (+%1,91).
Hego Euskal Herria. Ekaina bukaeran 186.114 langabe. (parrafo faltsua)
Maiatzetik -5.005, iazko ekainetik +18.832.