Finantzak

Ekhi dirua urtarrilean erabili ahal izango dute Bilbon

Abenduan abiatuko dute beste diru alternatibo bat, Arabako Aiaraldean, Ogerleko izenekoa.

Iker Aranburu.
2013ko azaroaren 26a
18:19
Entzun

Beste bi diru alternatibo sortuko dira hurrengo asteotan. Urtarrilean izango da erabilgai Ekhi izenekoa, Bilboko Alde Zaharrean  lehenik, baina Bizkai osorako dirua izateko asmoarekin. Aurretik, abenduan bertan, Ogerlekoak ikusiko dira Aiaraldeko hiru herri nagusietan (Laudio, Amurrio eta Artziniega). Iazko urtarrilaren amaieratik zirkulazioan dago Eusko dirua Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan.

Bi urteko lanaren fruitua izango da Ekhi. Haren bultzatzaile Ekhi Txanpona taldea diru ekarpenen bila ari da orain, urtarrilean dirua jaulki ahal izateko. 7.500 euro bildu nahi ditu, eta 2.900 bildu ditu honez gero, behar duenaren %38. Diru horrekin ordaindu nahi dute billeteen inprimaketa eta irteerako beste gastuak. 

Billeteen diseinua jada prest dute elkartekoek. 1,2, 5, 10 eta 20 eurokoak izango dira, eta Bizkaiko eraikin esanguratsuak agertuko dira, Balmasedako zubia, Gaztelugatxe, Gorbeiako gurutzea edo Bilboko San Anton eliza. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.