Ekialde Hurbilean, Magreben eta Txinan lantegiak ireki nahi ditu Fagor CNAk

BARTZELONA. Proiektu handinahiak ditu Fagor markaren erabiltzaileak, Kataluniako CNAk. Hiru fabrika ireki nahi ditu Ekialde Hurbilean, Magreben eta Txinan, nazioarteko merkatuetara hedatzeko. Jorge Parlade konpainiako presidenteak aurreratu duenez, 126,5 milioi euroko fakturazioarekin amaitu 2016. urtea, aurrekoan baino %36 gehiago, eta aurten beste %30 haztea espero du. Urte hasieran 34 langile kaleratu zituen taldeak Euskal Herriko lantegietan, salmentak ez zihoazelako iragarritakoaren bidetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu