Ekonomia berpizteko plana prestatzen ari da Italia
Moody's rating agentziak zorraren kalifikazioa Aa2tik A2ra jaitsi dio Italiari. Beste oztopo bat diru merkatuetara finantzaketa bila jotzeko, inbertsiogileek errentagarritasun altuagoa eskatuko baitiote bere zor tituluen truke. «Italia rating hori baino hobea da. Baina gauzak aldatu ezean konfiantzarik ezak hondora gaitzake», adierazi zuen Pierluigi Bersani oposizioko buruak. Kontuan izan duela Standard & Poor'sek ere kalifikazioa jaitsi ziola orain dela pare bat aste. Merkatuak lasaitzeko helburuarekin, Silvio Berlusconiren gobernuak ziurtatu du buru-belarri jarraitzen duela kontu publikoak onbideratzeko lanean, eta jakinarazi du ekonomia berpizteko plan bat prestatzen ari dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu