MAKROEKONOMIA

Ekonomia sustatzeko premiazko neurriak behar direla uste du OCDEk

Finantza merkatuen zurrunbiloak eta gorabidean daudenen ahuleziak herrialde industrializatuei ere eragingo diela uste du.

Iker Aranburu.
2016ko otsailaren 18a
07:34
Entzun

Nazioarteko beste eragile gehienei bezala, 2015ean zehar erakutsitako baikortasuna itzaltzen ari zaio OCDEri ere. Herrialde aberatsen klubak azaroan egindako hazkunde aurreikuspenak hiru hamarren txikitu ditu. Orain uste du munduko ekonomia %3 haziko dela aurten, eta %3,3 datorren urtean. Batez besteko historikoen azpitik dagoela nabarmendu du OCDEk. "Herrialde aurreratuak berreskuratzen ari diren fase batean gehiago espero behar zitekeen", gaineratu du Catherine L. Mann OCDEko ekonomisten buruak.

Motelaldiari aurre egiteko "erantzun gogorragoak" eskatu ditu erakundeak. "Argi geratu da diru politika hutsa ez dela nahikoa eskaria handitu eta hazkunde egokia ziurtatzeko". Neurri horien artean dago gastu publikoaren murrizketak etetea. Eurogunean bereziki kontrakoa behar dela uste du OCDEk: "Herrialde askotan gobernuek epe luzerako maileguak oso interes tasa txikiekin lor ditzaketenez, badago tartea politika fiskal hedakor baten bidez eskaria handitzeko, aldi berean kontu publikoak desorekatu gabe". Hau da, gastu eta inbertsio publikoak handituz gero hazkundea bultzatuko litzatekeenez, defizita eta zorra ez liratekela handituko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.