ELA: «Gamesaren hornitzaileak arriskuan daude»

Siemensen lantegi bat. A.G. / EFE.
2016ko uztailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. ELAren iritziz, Siemensen eta Gamesaren bateratzeak bereziki konpainia alemaniarrari egingo dio mesede, Gamesaren «hornitzaile estrategiko» bihurtuko delako. Horrek kaltea eragingo die Gamesaren euskal hornitzaileei, ELAren ustez. Gainera, salatu du ez dutela ziurtatu Onshore adarraren egoitza soziala —lurreko errotena— Euskal Herrian geratuko denik —itsasoko offshore adarrak Alemanian eta Danimarkan izango du egoitza—. ELAk adierazi du diru publikoz sortutako enpresa asko ari direla atzerriko enpresen esku geratzen, eta urruntzen ari direla erabakiguneak. Horri aurre egiteko neurriak eskatu dizkio Jaurlaritzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.