ELAk dio aberastasunaren zerga propaganda dela
BILBO. Gipuzkoako Aldundiak proposatutako Aberastasunaren gaineko zerga berriak «propoaganda interesa» baizik ez duela ziurtatu du ELAk. Haren iritziz, berritasun bakarra izena da, ordezkatuko duen Ondarearen gaineko Zergaren oso antzekoa baita. Are gehiago, haren progresibitatea gutxitu egiten dela salatu du, eta 2008an harekin bildutakoa baino hamar milioi gutxiago jasoko direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu