ELAk dio Nafarroan jaitsi egin dela zergetan enpresarioen ekarpena

Errentaren Zergan langileek batez beste 23.362 euro aitortu zituzten iaz, eta enpresariek 8.423 euro

joxerra senar
Iruñea
2009ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
«Lapurreta handi baten historia da hau». Mitxel Lakuntza Nafarroako ELAko koordinadorearen arabera, iaz sortutako aberastasunaren banaketan langileek pisua galdu zuten: 2007an Barne Produktu Gordinaren %44,7 izan ziren, eta 2008an %44,1, baina zuzeneko zergetan egin zuten ekarpena %10,5 handitu zen. Aldiz, enpresaburu zein profesionalek aberastasunaren banaketan pisua handitu zuten, baina iaz batez beste %19,8 zuzeneko zerga gutxiago ordaindu zuten.

Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren diru bilketa %23,1 jaitsi zen iaz, eta kontsumoa, berriz, %0,3. ELAren arabera, horrek adierazten du iruzur poltsa handi bat dagoela. Iruzurra agerikoa da oro har. Errentaren Zergan, kasu, lan errentek iaz 23.362 euro aitortu zituzten, 2000. urtean baino 4.600 euro gehiago batez beste. Enpresaburuek, aldiz, iaz 8.424 euro aitortu zituzten, eta profesionalek 10.584 euro. Kopuruok ia ez dituzte aldatu: enpresaburuek 2000an baino 50 euro gehiago aitortu zituzten soilik batez beste.

ELAk ohartarazi du iruzurrari aurre egiteko 34 inspektore baino ez daudela. «Txiste bat da». Borondate politiko falta egotzi dio Nafarroako Gobernuari.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.