ELAk eta LABek, "benetako negoziazio kolektiboa bermatzeko", Osakidetzan eta Irakaskuntzan negoziazioak irekitzea exijitu diote gaur Eusko Jaurlaritzari, eta, honek hala egiten ez duen bitartean, mahai orokorrean ez dutela parte hartuko, utzi egin dutelako. Mahai horretan alor ezberdinetako 65.000 langileren baldintzak arautzen dira.
"Eusko Jaurlaritza menperatu menperatzailearen jokabidea areagotzen ari da urterik urte", ELA eta LABen arabera, "eta negoziaziorako eskubideak urratuz lan baldintzak dekretuz inposatzen ditu".
Azken urteetan mahai orokorraren negoziazioetan "mehatxu izan dena gauzatu" duela diote bi sindikatuek. "Lan baldintzen negoziazioen arau etikoei uko egin die Jaurlaritzak eta, eta bere markoetatik atera ondoren, dekretuz inposatu izan ditu. Aipagarria da ikusi berri dugun Osakidetzako kasua".
Jaurlaritzak "jarrera paternalista" du haien ustez, "negoziatzeko eskubidea ukatzen duen bitartean, erabakitzeko eskubidea bera bere ikur egiten duelako. Negoziatzeari buruz duen jarrera nabarmena da: Madrilekin negoziatu ahal izatea aldarrikatzen duen bitartean, euren txokoan ukatu".
Ekonomia
ELAk eta LABek negoziazio mahai orokorra utzi dute, Osakidetzan eta Irakaskuntzan negoziazioei berriro heldu arte
"Benetako negoziazio kolektiboa bermatu" nahi dute bi sindikatuek, eta Eusko Jaurlaritza kritikatu dute, "negoziaziorako eskubideak urratuz lan baldintzak dekretuz inposatzen dituelako". Mahai orokorrean 65.000 langileren baldintzak arautzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu