ELAk egon egin beharko luke Gipuzkoako metaleko itunaren negoziazio kolektiboan, hala uste du LABek. Alde batetik, horretarako eskubidea duelako; eta bestetik, ez parte hartzea metalgintzako langileen interesak «alde batera uztea» litzatekeelako.
Abenduaren 4an osatu zuten mahaia ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk, Adegi patronalarekin batera. ELAren iritziz, ordea, UGTk ez luke parte hartu behar, langileen ordezkaritzaren %10 baino gutxiago duelako. Osaketa akta sinatzen ez bazuen, mahaitik kanpo geratuko zela esan zion Adegik.
«LABek eta CCOOk legitimatu egin duteUGTren parte-hartzea. Gipuzkoako langileei iruzur egin zaie, eta atzera pausoa izan da Lan Harremanen Euskal Esparruaren eraketan», esan zuen ELAk bilera haren amaieran. «Guretzat, ELAk duen ordezkaritzarekinnegoziazioetatik ateratzea litzateke LHEEaren aurka joatea», erantzun dio LABek. Hala ere, argi utzi du ez dela sartuko ELAren erabakian. «Ez dagokigu guri ELAk edo UGTk negoziazioetan egon behar duten erabakitzea, horretarako daude Askatasun Sindikalaren Lege Organikoan oinarritutako hainbat sententzia», esan du.
Hainbat proposamen
Urtarrilean izango da hurrengo bilera. Negoziazioa «konplikatua» izango dela azaldu dute sindikatuko ordezkariek, «patronalak krisiaz baliatu nahi duelako edukirik gabeko hitzarmenak proposatzeko.Hala ere, ez dela atzerapausoak emateko unea nabarmendu du.
Hainbat proposamen egingo dituela negoziazioetan azaldu du, baina xehetasunik eman gabe.«Prekarietatearen aurkako neurriak, soldata eta lan baldintzetan hobekuntzak,aukera berdintasuna eta lan osasunean aurrerapausoak eskatuko ditugu», diote. Hitzarmen laburraren alde egingo dutela ere azaldu dute, «iraupen luzekoek patronalari bakarrik egiten dietelako mesede». Sindikatuaren esanetan, langileek krisiaz baliatu behar dute, amaieran egoera hobean ateratzeko.
ELAk metaleko negoziazio mahaian egon behar lukeela adierazi du LABek
Sindikatuaren ustez, ez parte hartzea Lan Harremanen Euskal Esparruaren aurka egitea litzateke
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu