ELAk salatu du Gestmat 3D enpresa itxi dutela

2020ko ekainaren 3a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ZAMUDIO. Apirilean, Gestion y Matrices 3D enpresak (Gestmat 3D) erregulazio espediente bat aurkeztu zuen 45 langileetatik hemezortzi kaleratzeko. Kaleratu nahi zituenen artean sartu zituen langile batzordeko hiru kide. ELAk ziurtatu duenez, zuzendaritzak ez zuen lantaldea txikitzeko neurri ez-traumatikorik eztabaidatu nahi izan.

Astelehenean, sarrerako sarraila aldatuta aurkitu zuten lanera joandako langileek, eta ezin izan ziren sartu. Atzo enpresak itxita jarraitzen zuela salatu du ELAk, eta langile batzuk banakako kaleratze gutunak jasotzen ari direla. «Legez kanpo ari da Gestmat 3D» esan du sindikatuak, Lan Ikuskaritzara jo duela babes eske. «Enpresako arduradunei ohartarazten diogu denak ez duela balio, eta bide juridiko eta sindikal guztiak erabiliko ditugula langileen eskubideak defendatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.