Zerga politika

ELAk ziurtatu du EAJ-PSEren ituna "iruzur sozial bat" dela

Erreformari esker 170 milioi bildu ahal izango direla esan du Muñozek, eta ez sinatzaileek aipatu dituzten 500 milioi.

Iker Aranburu.
2013ko irailaren 24a
14:18
Entzun

"Propaganda asko". Horrela laburbildu du Adolfo Muñoz ELAko idazkariak EAJk eta PSE-EEk hitzartutako zerga erreforma. "Iruzur sozial bat" da, haren iritziz, eta helburu bakarra du: "Gobernuei egonkortasuna ematea". Horretarako, "zerbait aldatuko dute, denak berdin jarrai dezan".

Muñozek baztertu egin du erreformaren bidez 500 milioi gehiago bilduko direnik urtero, EAJk eta PSE-EEk kopuru hori aipatu duten arren. Errenta zergan eta sozietate zergan egin nahi dituzten aldaketak indarrean jarriz gero ogasunek 170 milioi gehiago bilduko dituztela kalkulatu du ELAk. 500 milioi eurotara iritsi ahal izateko, defizit muga handiagoari esker Eusko Jaurlaritzak egin ahal izango duen 330 milioiko zorpetze gehigarria batu diote jeltzaleek eta sozialistek, Muñozen arabera. Izan ere, urte hasieran Espainiako Gobernuak esan zien erkidegoei 2014an gehienez BPGaren %0,7ko defizita pilatu ahal izango zutela, baina azkenean %1,2koa baimenduko dio Jaurlaritzari. 

 "Egoera sozial dramatiko honetan" urtean 170 milioi gehiago biltzea huskeria iruditu zaio Muñozi, EAEren presio fiskala Europako Batasuneko batez bestekoa baino 5.300 milioi eurokoa delako.  "Hori iruzur sozial bat da", esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.