Elgoibarko (Gipuzkoa) AIMT Sarasketa enpresan metalezko piezen tratamentu termikoa egiten da, eta 49 langilek egiten dute lan. Enplegu erregulaziorako espedientean egon dira haiek guztiak lau hilabetean, txandaka. Berriki amaitu da dosierra, baina orain enpresak beste bat aurkeztu du. Horren bidez, hamazazpi langileri kontratuak eten nahi dizkie.
Enpresak hartutako erabakia gaitzetsi egin du CCOOk. Alde batetik, langileetako askok eta askok 55 urtetik gora dituztela esan du, eta horiek lan merkatutik ateraz gero, «mugarik gabeko langabezira zigortuta» geratuko liratekeela uste du. Horrez gain, enpresak Elgoibarko lantegia ixteko mehatxua egin izana gaitzetsi du. «Erasoari mobilizazioekin erantzungo diogula jakinarazi diogu zuzendaritzari, baina hark lantegia itxi eta langile guztiak kaleratuko dituela amenazu egin digu».
Sindikatuaren iritziz, ez dago langileak kaleratzeko arrazoirik. «Elgoibarko lantegian galerak izan direla erakusten duen balantzea aurkeztu du enpresak, baina egoera hori ez da erreala. Duela gutxi labe batean egindako inbertsioen amortizazioak ere sartu dituztelako kontuetan». SarasketaAIMT multinazionalaren esku dago, eta kaleratzeengatik 500.000 euroko kalte ordainak emateko prest agertu da. «Horrek erakusten du baduela lantegia mantentzeko adina kapital».
Elgoibarko AIMT Sarasketak hamazazpi langile kaleratuko ditu
Duela gutxi ere enplegu erregulaziorako espedientean egon dira enpresako langile guztiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu