EKONOMIA

Elkargik 2.168 milioi bermatu dizkie enpresei 25 urtean

Iaz, inoiz baino abal gehiago izenpetu zituen sozietateak: 244,8 milioi

joxerra senar
DONOSTIA
2005eko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Elurra mara-mara ari zuen atzo Miramonen, Elkargiren egoitza nagusiaren kanpoaldean, eta sozietate horrek Hego Euskal Herriko enpresen finantzaketa ere mara-mara bermatu du azken 25 urteotan. Denera, 2.168 milioi euroko abalak sinatu ditu, eta iaz lortu zuen berme kopururik handiena: 244 milioi euro.

Ospakizun betean da Elkargi. Izan ere, 25 urte iragan dira sozietatea sortu zenetik. Jesus Alberdi kontseilari ordezkariak atzo azaldu zuen egoera zailean sortu zela, industria moldaketaren hasieran, Euskal Herrian gisa horretako enpresen «erreferentziarik ez zenean», eta eszeptizismo handiaren erdian. Geroztik, abalen bidez, sektoreguztietako enpresek 3.500 milioi euroren inbertsioa egitea ahalbidetu du. Funtsean,enpresen eta finantza erakundeen arteko bitartekaritza lanak egiten ditu: enpresei baldintza egokietan lortzen die finantzaketa, eta finanatza erakundeei arriskua bermatzen die.Victoriano Susperregi Elkargiko presidenteak iragan hurbila izan zuen gogoan, eta iaz 2003an baino %14 abal gehiago banatu zituztela nabarmendu zuen. Abendu amaieran 676 milioi euroren abalak indarrean zeuden, eta arrisku kapital horren %10,65 (72 milioi euro) baliabide propioak ziren. Era berean, enpresaren kaudimena sendo dagoela azpimarratu zuen Alberdik: enpresen %0,5ek baino ez ditu maileguen epeak berandu itzultzen, eta kobraezinen ratioa %0,68koa da.

Aurten, «berdin samar»

Etorkizun hurbilari ere erreparatu zioten Elkargiko arduradunek. Alberdik uste du aurtengo emaitzak iazkoen «berdin samarrak» izango direla. Ez dago ziur esaterik Europako Banku Zentralak zer egingo duen, bainaeuroguneko hazkunde ekonomikoaren sendotasuna gauzatzen bada, Alberdik uste du EBZk udatik aurrera %2,5eraino igo ditzakeela interes tasak. Ez du uste, ordea, «inola ere ez», tasakigoz gero Elkargiren kaudimenari eragingo dionik.

Aurtengoa «urte garrantzitsua» izango da, Alberdiren arabera. 25. urteurrena ospatzeaz gain, beste aro bati aurre egingo baitio sozietateak. «Aldaketa handiak» datoz finantza sektorearentzat, eta, egoera horretara egokitzeko, 2005-2008ko estrategia plana aurkeztuko die 8.500 bazkideei apirileko batzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.