Irudia. Galdakao
ELKARREKIN, LAN ISTRIPUA SALATZEKO
Gehiengo sindakala hautsita dagoela aitortu arren, elkarrekin egin zuten protesta atzo ELAk, LABek, EHNEk, EILASek eta Hiruk. Astelehenean Galdakaon izandako lan istripua salatu zuten. Tonaje handiko kamioi batek, zamalanetarako maniobrak egiten ari zela, 32 urteko behargin bat jo zuen Eguiluz y Ercilla garraio enpresan. Kolpeak zauri larriak eragin zizkion eta han bertan hil zen. Aurten hiru langile hil dira lanean ari zirela izandako istripuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu