ELKARTASUNEZKO FINANTZAK. BBK-k 13 milioi bildu ditu bezeroen ekarpenei esker

Behartsuenei maileguak emateko erabiliko du dirua aurrezki kutxak

Erredakzioa
2004ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
«Aurreikusitako marka guztiak» hautsi ditu BBK Solidarioa ekimenak. Urtebetean, aurrezki kutxako bezeroek 13 milioi eurotik gora bideratu dituzte elkartasunezko gordailuetara. Behartsuenei mailegu txikiak emateko baliatuko du BBK-k dirua.

Proiektuarekin bat egin duten gordailugileek batzar nagusia zuten atzo. Urtebete da BBK Solidarioa martxan dela eta orain arteko lorpenak laburbildu zituen aurrezki kutxako presidente Xabier Iralak. «Uste genuen urtero sei milioi euro bilduko genituela bezero eskuzabalei esker. Ordea, 13 milioi euro pilatu ditugu jada». Pozik zegoen, gordailuon bidez finantza sistematik kanpo dauden herritarren premiak ase ahalko dituelako BBK-k, hein batean.Iralak zehaztu zuen mikrokredituak funtsezko tresna direlagizarte bazterketa apaltzeko. Izan ere, «finantza sisteman ezin sartzeak, baztertua jarraitzea esan nahi du». Berretsi zuen bezeroen ekarpenez gain, BBK-k bost milio euro jarri dituela, eta sosak zelan gastatu batzorde etiko batek erabakiko duela.Batik bat, autoenplegua bultzatzeko eta herritarren oinarrizko premiak asetzeko erabiliko dituzte sosak. Etorkinak izan dira eskatzaileen %25 eta, ildo horretatik, Iralak nabarmendu zuen aurrezkiak atzerrira bidaltzeko programa jarriko dutela abian laster.BBK-ko buruak eskerrak eman zizkien aurreztaileei: «Gure lurraldean elkartasunezko finantzak bultzatzeari ekin diote milaka herritarrek». Jakinarazi zuen Bizkaia osoan hedatzen ari dela nazioartetik datorren korrontea, eta BBK «aitzindari» izan dela banka etikoaren alorrean. Gainera, giltzarri iritzi zion egitasmoarekin bat egin duten ehunka gizarte eragileen esku-hartzeari. «Horien eskarmentua ezinbestekoa izango daBBK Solidarioa euskal gizartean errotzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.