"Eusko Jaurlaritzak atzerapauso argia egin du legegintzaldi honetan ongizate arloan. Uste dut gizarte arlorako aurrekontuetan egiten den ahalegina eskasa dela", adierazi du ELAko idazkari nagusiak. Elorrietaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan zergen presioa txikia da, eta horregatik ari da gertatzen ongizatearen eskastea. "Batez beste, EAEn Europako Batasuneko estatuetan baino 8-10 puntu txikiagoa da presio fiskala, eta halaber, 8-10 puntu txikiagoa da gastu soziala. Beraz, zergen bidez jasotzen ez dena ez da inbertitzen ongizatean", esan du.
Murrizte horren adibidea Osakidetza EAEko osasun sare publikoa dela iritzi dio Elorrietak. Agertu duenez, enplegu sortzaile handia da Osakidetza, baina oso baldintza kaskarretan enplegatzen ditu langileak, eta gero eta gehiago jotzen du azpikontratraziora, pribatizaziora, behin-behineko enplegura eta prekarizaziora. Hori dela eta, azken urteetan Osakidetzaren zerbitzuak "eskastu" egin direla azpimarratu du. Gainera, inguruko herrialde eta estatuekin alderatuta EAEn osasun publikoan inbertitzen dena oso ehuneko txikia dela erantsi du: "Jaurlaritzaren aurrekontuen herena bideratzen da osasunera, baina, halaber, EAEko BPG Barne Produktu Gordinarne %4,3 baino ez da. Alemaniarren, BPGren %8tik gora ematen dute osasun publikorako; frantziarrek %7tik gora; Espainiako Estatuan %5,03. Beraz, batez bestekoaren azpitik gabiltza. Osasungintza publikoa eskastu egin da azken urteetan, eta oraindik izebergaren punta baino ez gara ari ikusten".
Ekonomia
Elorrietaren iduriko, Jaurlaritzak "atzerapauso argia" egin du legegintzaldi honetan ongizate arloan
Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusia oso kritiko agertu da Eusko Jaurlaritzak azken legegintzaldian gizarte arloan izan duen jokabidearekin. Elorrietaren arabera, "atzerapauso argia" gertatu da herritarren ongizaterako bideratzen diren baliabideetan, eta horren adibide zuzena da Osakidetzaren "azken urteetako eskastea". Radio Euskadin egin ditu adierazpen horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu