Lan istripuak

Emakume bat hil da Egilazko haztegi batean, behi batek jota

Abeltzaintza ustiategiarekin harremana zuen emakumeak. Gizon bat ere zauritu da, eta Txagorritxuko ospitalera eraman behar izan dute.

BEHIAK
Behiak, haztegi batean (artxiboko irudia). MARISOL RAMIREZ / FOKU
pettan uralde
2024ko apirilaren 26a
16:50
Entzun

Emakume bat hil egin da Egilazko (Araba) abeltzaintza ustiategi batean, eta haren semea zauritu, behien kolpeen ondorioz. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek argitu dute hildakoak eta zaurituak zerikusia zutela abeltzaintzako ustiategi horrekin, eta lan istripu gisa hartu du ezbeharra. Hori baieztatuko balitz, Euskal Herrian lan istripuan hildako 22. behargina izango litzateke.

Zauritua anbulantzian eraman dute ospitalera, eta emakumea haztegian bertan hil da. Ezbeharra gaur gertatu da, 12:00etan.

Ertzaintza «ustekabeko» gertakari baten hipotesiarekin ari da lanean; ikertzen ari dira zerk bultzatu duen ganadua bi langileen aurka oldartzera. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.