Enpleguaren Euskal Kontseiluan parte hartzeko, zenbait puntu aldatzeko eskatu zuten sindikatuek. Jaurlaritzak ez zituen aldaketa horiek onartu, eta bihar, Kontseilua sortu egingo da, sindikatuen parte hartzerik gabe. Sindikatuak, berriz ere, beraien desadostasuna azaldu dute gaur. Izan ere, beraien ustez, batzordeak ez du eskumenik, eta gainera, egungo egoera onartu egiten du.
Antolatzaileek esan dutenez, manifestazioan 3.500 bat lagun bildu dira, Gastezien.
ELAko idazkari nagusi Jose Elorrietak salatu duenez, Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek, betetzen ez ziren eskumen guztiak hartu egingo zituen konpromezua hartu zuen, 2002an, baina, ezer ez duela egin, eta egungo egoera onartu egiten dutela salatu du. Beraz, sortzera doazen Biltzarrak ez duela eskumenik azpimarratu du.
Ibarretxeren plana eta Jaurlaritzak orain daukan jarrera ez datozela bat salatu dute. "Ibarretxeren plana beti biharko da, kontsulta eginten dugunerako, baina bihen bitartean, gustura dauden bakarrak, Confebask, UGT eta CCOO dira, marko juridikoa aldatzerik nahi ez dutenak, hain zuzen ere".
Enpleguaren euskal kontseilua
Enpleguaren Euskal Kontseiluaren kontra azaldu dira ELA, LAB, ESK eta EILAS
ELAko, LABeko, ESK-ko, eta EILASeko milaka ordezkari Enpleguaren Euskal Kontseiluaren aurka azaldu dira gaur, "eskumenik ez duelako, eta oraingo egoera onartzen duelako". Bihar sortzekoa da Kontseilua, baina sindikatuak ez daude osatze horrekin konforme. Diotenez, Ibarretxeren plana eta Jaurlaritzaren egungo jokamoldea "ez datoz bat".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu