ENPRESAK

Epsilonen porrota gobernu aldaketari egotzi dio Villaldepratek

"Ekaitza perfektua" jasan zutela deklaratu du Epsiloneko administratzaile izandakoak, krisiari finantzaketa publikoaren amaiera batu zitzaiolako.

Iker Aranburu.
2013ko urriaren 22a
15:54
Entzun

Krisiari ez ezik, Epsilonen porrotaren errua PSEri ere egotzi dio JoanVilladelprat enpresako administratzaile bakarra izandakoak. EAJren menpeko Eusko Jaurlaritzaren aldetik laguntza handiak jaso ondoren, sozialistak Ajuria Eneara iritsita finantzaketaren iturria arrazoi politikoengatik itxi zitzaiela ziurtatu du Villadelpratek.

Gaur goizean hasi da Gasteizko merkataritza adarreko lehen epaitegian Villaldepraten aurkako epaiketa. Epsilonen porrota «erruduna» ote den argitu nahi dute, hau da, Villaldepraten kudeaketa okerraren errua ote den. Tesi hori defendatu dute Epsilonen hartzekodunen konkurtsoaren administratzaileak, Estatuko Abokatuak  eta Fiskaltzak, baina baita Patxi Lopezen Jaurlaritzak ere. Azken hori egotzi dio porrotaren ardura Villaldepratek, dirulaguntzak emateari utzi ziolako, jeltzaleek aurretik egindako guztia «hondamena» zela uste zutelako.

Euskal Herrian punta-puntako auto lasterketa talde bat sortzea zen Epsilon Euskadiren helburua, eta Juan Jose Ibarretxeren gobernuaren laguntza handia jaso zuen: 50 milioi euroren finantzaketa lortzen lagundu zion, horretatik zati handi bat diru publikoa. Apustuak, baina, porrot egin zuen: taldeak ez zuen 1 Formulan  aritzeko baimenik lortu eta 2011eko otsailean konkurtso legearen aurrekora jo zuen, ezin baitzituen zorrak ordaindu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.