Arcelor Mittalen erabakia «izugarrizko kezka» eragin du Bizkaiko Aldundian, erakunde horretako iturriek Efe agentziari onartu diotenez. Diputazioak bilera bat eskatu dio multinazionalari, itxieraren arrazoiak eta ondorioak lehen eskutik jasotzeko. Bilera bat egin nahi du CCOOk ere, eta helburua lantegiaren etorkizuna bermatzea dela nabarmendu du.
Agiri baten bidez, ELAk ziurtatu du «oso erabaki larria» dela, ACBko langileen eta harentzat aritzen direnen artean 500 lanpostu arriskuan daudelako. Sindikatua haserre azaldu da Arcelor Mittalekin, «soilik bere interes propioak babestu nahi dituelako, ondorio sozialak aintzat hartu gabe». Gogorarazi duenez, azaroan esan zieten 2016ko lehen erdian 350.000 tonako lan karga espero zutela. «Orain esaten digute ekoizpen hori Asturiasera eta Frantziara doala».
Iragarpena «ez da sorpresa bat» izan ELArentzat. Izan ere, 2011n ACBn zuten azken zatia —akzioen %20— saldu zioten Jaurlaritzak eta BBK-k Arcelorri, eta 2016ra arte lantegiari eutsiko ziola agindu zien.
Erabakiak ez du ELA ustekabean harrapatu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu