ERAGIN MUGATUA

2016ko uztailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zer dira eraginkortasun mugatuko hitzarmenak?

Sektore edo enpresa batean ordezkaritza sindikalaren gehiengorik gabe lortzen diren akordioak dira. Hitzarmen horietako baldintzak sinatu dituzten sindikatuetako kideei soilik ezartzen zaizkie.

Eta zer gertatzen da beste langileekin?

Aurreko baldintzetan geratzen direla, baldin eta ez badute espresuki eskatzen haiei ere ezartzea baldintza berriak. Askok egiten dute; batez ere, soldata igoera jokoan dagoenean.

Zergatik daude halakoen alde CCOO, UGT, Confebask eta Jaurlaritza?

Negoziazio kolektiboa desblokeatzeko modu bat dela diote. Azken lan erreforma indarrean jarri zenetik, asko moteldu da lan baldintzen eguneratzea; gaur egun, ia 400.000 soldatapeko lan baldintza eguneraturik gabe daude. Sindikatuek (batez ere, ELAk eta LABek) erreforma horren puntu batzuk ez aplikatzea nahi dute. Patronalak, bere aldeko neurriei muzin egin nahi ez dionez, ez du akordioak lortzeko presa handirik.

Zergatik salatzen dituzte ELAk eta LABek?

Gehiengo sindikalari (haiei) «sabotajea» egitea dela iritzi diote. «Patronala egoera ezin hobean uzten dute, mintzaideak aukeratu ahal izango ditu akordio merkeak egiteko, langileak pobretzea beste helbururik ez duen bidean aurrera egiteko», ziurtatu dute Adolfo Muñozek (ELA) eta Ainhoa Etxaidek (LAB).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.