Eraikuntzaren gainbeherak ez dauka etenik. Enpresarien elkarteek aurreikuspenak egiten dituztenean eraikuntzari dagozkio datu beltzenak, bai jarduerari dagokionez, baita enpleguari dagokionez ere. Eustaten eraikuntzako indizearen datuek erakusten dute: jarduera %22 jaitsi da aurtengo lehen hiruhilekoan, iazkoarekin alderatuta, eta %7,4, iazko azken hiruhilekoarekin alderatuta.
Jarduera jaitsita, lanpostuak ere gutxitu dira. Jaitsiera %12,2koa izan da, 2011ko lehen hiruhilekoko enplegu datuak aintzat hartuta.
Krisiaren lehen urteetan, eraikuntzako sektore pribatuak jaitsiera handiak izan zituenean, sektore publikoa izan zen eraikuntza enpresen helduleku nagusia. Baina murrizketekin sektore publikoak ere nabaritu du krisiaren eragina. Eraikinen eraikuntzan jaitsiera %21,2koa izan da, iazko lehen hiruhilekoarekin alderatuta; %24,8koa, berriz, obra zibilean.
Jaitsierak etengabeak izan dira bi azpiatal horietan 2009ko bigarren hiruhilekotik. Hiruhileko gehienetan, gainera, jaitsierak bi zenbakikoak izan dira. Eraikuntza sektoreak hondoa jo zuen 2009an eta 2010ean. Iazko urtea pixka bat hobea izan zen.
Eraikuntzako jarduera %22 jaitsi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Jaitsierak %20tik gorakoak izan dira bai eraikinen eraikuntzan, bai obra zibilean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu