Laugarren greba eguna izango da gaur Gipuzkoako eraikuntzan. Protesta edukitzen ari den erantzunarekin gustura agertu ziren atzo haren antolatzaileak, ELA eta LAB. Sektore enpresa handienak geldirik daudela jakinarazi zuten: Amenabar, Altuna y Uria, Galdiano eta Moyua, besteak beste. Arrakasta horren eraginez, patronalak gogoeta egin eta benetako negoziazioei ekin beharko diela diote.
Sektoreko langileen egoera «latza» dela azaldu dute bi sindikatuetako ordezkariek. Adibide moduan, bi urtean 120 helegite jarri behar izan dituztela kontatu dute, lan hitzarmena ez dutelako bete enpresaburuek. Sindikatuen esanetan, orduko bi euroan lan egiten duen jendea aurkitu dute obretan. «Eraikuntzan langabezia ez da igo lana murriztu delako bakarrik. Ehuneko handi bat kontratu finkoak zituztenak bota eta haien ordez legez kanpoko kontratuak egitetik dator», azaldu du Pablo Garmendi ELAko Gipuzkoako eraikuntzako arduradunak.
ELAk eta LABek lan hitzarmena errespetatzeko eskatu diete enpresaburuei.Hala egiten ez dutenei isuna jartzea proposatu dute negoziazio mahaian. Adegi ez dago prest, eta horrek sortu du nagusiki gatazka.
Piketeekin haserre
Adegirentzat, aldiz, grebak «erantzun minimoa» izan du. Gainera, lana utzi dutenek, sindikatuek «behartu» dituztelako utzi dutela dio. «Mafiosoen gisa, mehatxu pertsonalak eta beren ondasunen gainekoak egin dizkiete,eta baita etxera deitu ere», esan du patronalak. Haren arabera, argudiorik gabe geratu dira sindikatuak, eta halako armak erabiltzea da geratzen zaien baliabide bakarra. Sektoreko enpresak oso larri daudela berretsi duAdegik.
Eraikuntzako lehen hiru grebekin gustura geratu dira ELA eta LAB
Gipuzkoako sektoreko enpresa handi gehienak geldirik egon direla nabarmendu dute bi sindikatuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu