•Maiatzaren 16a. AlemanianEscherichia coli bakterioak kutsatutako gaixoen kopurua bat-batean ugaritu dela ohartarazten du epidemiei aurre egiteko Europako ikuskatze sistemak. E.coli bakterioak sindrome hemolitiko-uremikoa eragiten du, eta kasurik larrienetan giltzurrunak kolapsa ditzake.
•Maiatzaren 26a. Alemaniak jakinarazten du Espainiatik inportatutako pepinoetan dagoela kutsaduraren jatorria.
•Maiatzaren 29a. Europako Batasuneko hainbat herrialdek Espainiako pepinoa inportatzea debekatzen dute, tartean, Alemaniak, Danimarkak, Txekiak, Luxenburgok, Hungariak, Suitzak, Belgikak. Zenbait herrialdek espainiar jatorriko barazki gehiagori ere ixten dizkiete ateak, eta saltokietatik kentzen dituzte.
•Maiatzaren 31. Alemaniak dio E.coli bakterioaren aldagai hilgarrienaren jatorria, O104:H4 aldagaiarena, ez dagoela Espainiako pepinoetan.
•Ekainaren 3a. Osasunaren Mundu Erakundeak dio pertsona batetik bestera kutsa daitekeela gaitza.
•Ekainaren 5a. Bakterioaren jatorria soja ernamuinetan egon daitekeela dio Alemaniak.
•Ekainaren 6a. Oraindik ez dakite non duen jatorria 23 hildako eragin dituen bakterioak.
Erantzunik gabeko krisia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu