Erkidegoek defizitaren muga beteko dutela ziurtatu du Salgadok

Urteko lehen bederatzi hilabeteetan %0,29ko defizita izan du Nafarroak, eta %1,46koa EAEk

Iker Aranburu.
2010eko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Autonomia erkidegoek berenBPGaren %1,24ko defizita pilatu dute urtarriletik irailera. Nahiz eta gastu gehienak urtearen azken hiruhilekoan biltzen diren, urtearen amaieran %2,4ko defizitaren muga beteko dutela ziurtatu du Elena Salgado Espainiako Ekonomia ministroak. Datuen zabalpena aurreratu egin du Espainiako Gobernuak, kalifikazio agentzia eta analista batzuek auzitan jarri dutelako erkidegoak defizita murriztera behartzeko gaitasuna duela. Nafarroak 18,2 milioi euroko desoreka izan du orain arte (BPGaren %0,29). Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak, berriz, kutxetan sartu den baino 65,5 milioi gehiago gastatu dituzte (BPGaren %1,46).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.