Erkidegoen gastua kontrolatzeko eskatu dio Europako Batzordeak Espainiari

2011ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Espainia defizit publikoa gutxitzeko planak betetzeko moduan dagoela uste du Europako Batzordeak, baina autonomia erkidegoen bilakaerarekin kezkatuta azaldu da. Horregatik, erkidegoen defizita eta zorra zorrotzago kontrolatzeko aholku eman dio. Gainera, Bruselak eskatu dio aurrerantzean gastu publikoa BPGaren azpitik igotzea eta ahal diren abagune guztiak baliatzeko kontu publikoen desoreka gutxitzeko.

Espainia baino egoera hobean daudenei ere neurritasuna eskatu die Bruselak, nahiz eta politika hori hazkunde ekonomikoa trabatzen ari den. Frantziak defizita eta zorra gutxitzeko neurri gehiago hartu beharko dituela uste du, eta zerga kontuetan aholkuak eman dizkio: kenkariak gutxitzea, lanaren errentak gutxiago zamatzea eta kontsumoaren eta ingurumenaren inguruko zergak handitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.