Eroskik erreserbetara bideratuko ditu iazko irabazi guztiak

Kooperatibak 29 milioi erreserbetan gordeko ditu, bazkideek interesak kobratzeari uko egin ostean

Erredakzioa
Bilbo
2012ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Iazko kudeaketa eta kontuak onartzeaz gain, krisiari aurre egiteko kooperatibako kontseilu errektoreak proposatutako ezohiko neurriei ere baiezkoa eman zien Eroskiko bazkideek atzo, Elorrion egin zuten urteko batzar orokorrean. Hala, duten kapitalagatik interesak kobratu beharrean, diru hori erreserbetara bideratzea onartu zuten. Ondorioz, taldeak 29 milioi euro gordeko ditu, badaezpada.

Erabaki horrengatik, bazkideei eskerrak eman zizkien Agustin Markaide kooperatibako zuzendariak. «Bazkideen kooperatibarekiko duten konpromisoa agerian uzten du erabaki horrek, beste behin kooperatibaren interesak interes pertsonalen aurretik jarri baitituzte».

Eroski kooperatibak 42 milioi euro irabazi zituen iaz, 2010ean baino %40 gutxiago. Aldiz, Eroski taldeak 36 milioi euro galdu zituen, 2010ean baino %44 gutxiago. Dagoeneko pagatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.