Eroskik zorra berregituratu du

Zorrerako tresna berriak lotu ostean, aurreko hitzarmenekoak kitatu ditu Eroski taldeak.

Irune Lasa.
2023ko azaroaren 30a
16:30
Entzun

Eroski taldeak zorra berregituratzeko azken pausoa eman du gaur, azken asteetan hitzartutako zor berriak baliatu eta aurreko finantzatze hitzarmeneko zor guztia aurretiaz pagatuz. Taldeak berak azaldu du zorpetzea apaltzeagatik lortu duela finantza egitura berria.

Bi epetan betetzekoak zituen zorrak kitatu ditu gaur Eroskik: bat 503 milioi euroko zorra da, 2024ko uztailaren 31rako ordaindu behar zuena, eta bestea 200 milioi eurokoa, 2027ko uztailaren 31rako ordaindu beharrekoa.

Zorraren egitura berria

Eroskik gaur itxi du aurreko asteetan iragarritako bonuen jaulkipena ere. Bonu senior bermatuak dira, inbertsiogile instituzionalentzakoak, 500 milioi euroko zenbateko nominala eta 2029rako epemuga dutenak.

Zorra tresna batean baino gehiagotan zatitzeko Eroskiren estrategia berriaren parte da jaulkipena, eta xede horretarako datoz beste bi mailegu ere: BNP Paribas eta Deutsche Bankekin izenpetutako 35 milioi euroko zorra, 2025erako epemuga duena; eta 112,85 milioi euroko beste mailegu bat, Laboral Kutxarekin, Kutxabankekin, ICOrekin, Sareb-ekin eta Mondragon Inversionesekin sinatutakoa, 2029rako epemuga duena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.