Erreniegako erneguak

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Interferentziak eragitea egozten diote Euskalerria irratiari eta, tarteka, AEBek gurean ere eragiten dituzten interferentziak: Alcoa aluminio erraldoiaren galerak eta azaroko defizit komertzial uste baino handiagoak, 12.000ko lizentzia galarazi zioten Ibex-35(-%0,9) indizeari. Internet ez da ihesbidea horrelakoetan, eta Eurostoxx-50 (-%1,11) ere bide beretik abiatu zen. Antena jarrita Greziaren kontu publikoen zuloaren gezurra haizatu zuen Financial Timesek ere, eta, giro hotzadela medio, txerritxo ehiztariak ernegatu eta etxean gelditu ziren. Erreniegako errotak baino mantsoago mugitu zen Gamesa (-%1,94) baina, 2.402 milioiren salerosketarekin, FCC (-%3,55) eta %2na pasatu galdu zuten Abertis, Arcelor, Ferrovial eta OHL izan ziren eguneko beste zaurituak. Santanderrek (-%1,88) berak 53 puntu galarazi zizkion indizeari, eta 100 mila milioiren balioa erdiesteko aukera polita galdu du. Telecincok (+%1,7) aldeko antena izan zuen.



Ebro Puleva. Zurrumurrua erosi eta berria saldu izan ohi da txerritxo ehiztarien arauetako bat. Ebro Puleva (-%0,95) Ibex-35eko kide bihurtu zenetik, urtarrilaren 4tik, %3,34 galdu du; epe horretan Ibex-35ek 26 puntu irabazi ditu. Iaz %50 irabazi zuen Ebro Pulevak.



Opel. Bere salmentak %5 gutxitzea ekonomiaren berrindartzearen seinutzat joko luke Opelek, atzo adierazi zuenez. CAC-40ko(-%1,06) autogileek ez zuten berria irribarrez hartu: Renault(-%2,17), Peugeot (-%2,5) nahiz Michelin (-%2,92) bera lekuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.