Erreskate funtsa handitzeko eskatu dio NDFk euroguneari

Italia eta Espainia beren zorrak ez pagatzeko arriskuan ikusten ditu, interesek goian segitzen badute

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
NDF Nazioarteko Diru Funtsak esan du euroguneko herrialdeek sortu dituzten erreskate funtsek nahiko diru ez daukatela. Erakunde horretako zuzendariChristine Lagarderen arabera, funts horiek handitu ezean arriskuan egon litezke Italia eta Espainia, egoera normal batean beren zorrak pagatzeko gai izan arren, interes tasa handiagoak pagatu behar izanez gero egoera jasanezina izango litzatekeelakoan.

Lagarde ez da erreskate funtsak handitzeko eta berehala martxan jartzeko eskatu duen agintari bakarra. Der Spiegel-en arabera, Mario Monti Italiako lehen ministroak eta Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak ere ESM funts iraunkorra bikoizteko eskatu dute, bilioi bat euroraino. Eskaera horiei entzungor egin die Alemaniak. «Ez dugu uste bikoiztu behar denik. Eraginkorra egitea da erronka», azaldu du Steffen Seibert bozeramaileak. Alemaniaren oniritzirik gabe ezin da funts hori handitu, hark jartzen duelako diru gehien.

Berlinek gogoko ez duen beste komentario bat ere egin du Lagardek. NDFko buruak ziurtatu du euroguneko kide batzuek «finantza publikoak bizkor eta zorrotz estutu beste erremediorik» ez dutela baina beste batzuei —Alemaniari, funtsean— kontuak motelago doitzeko eskatu die, hazkundea bultzatu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.