Erreskatearen beste zati baten zain dago Atenas

2016ko irailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ATENAS. Hartzekodunak Greziaren erreskatearen beste zati bat negoziatzen ari dira egunotan. Baldintzak bete ote diren aztertzen ari dira, Alexis Tsiprasen gobernuari 2.800 milioi euroko zatia eman aurretik. Pribatizazio funts erraldoi baten sorkuntza eta ustelkeriarekin lotutako neurriak dituzte aztergai oraingoan. Aurtengo maiatzean 7.500 milioi euroko zatia jaso zuen Atenasek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.