Gaur aurkeztu du Frantziako Gobernuak erretreta sistemaren erreforma, eta haren asmoa erretiroaren adina 2018rako 60 urtetik 62ra atzeratzea da. Progresiboki egingo luke; hau da, 1951ko belaunaldiaz goiti, urtero lau hilabetez atzeratuko luke erretiroaren adina.
Eric Woerth Lan ministroak aurkeztu du egitasmoa. Uztailaren erdialdera onartuko du Ministroen Kontseiluak eta irailean iritsiko da legebiltzarrera.
Kotizazio epea ere luzatzeko xedea du Nicolas Sarkozyren gobernuak. Erredormaren arabera, 1953 eta 1954ko belaunaldiendako 41 urte eta hiruhilabetetan ezarria da eta 2010tik goiti langile guztien 41,5 urte kotizatu beharko dituzte pentsioa osorik jasotzeko.
Funtzionarioen eta pribatuko erretreta sistemak hurbildu nahi ditu gobernuak. Hori dela eta, hamar urtez funtzionarioen gizarte kotizazioa %7,85etik %10,55era igoko da, sektore pribatuaren mailara iristeko. 2012tik aurrera, 15 urtez lanean aritutako hiru haurren gurasoek goizago erretiratzeko aukera kenduko diete.
Zaharren enplegua garatzeko asmoz, 55 urte baino gehiago daukatenen enplegatzeko laguntzak planteatuko ditu gobernuak.
Lanaren gogortasuna kontutan hartua da. Adibidez, lanaren gogortasunagatik osasuna gaizki daukaten langileak 60 urtetan erretiratzen ahalko dira, pentsioa osorik jasoz eta hori kotizatutako trimestro kopurua edozein izanda ere.
Emazteen erretretak hobetzeko, erreforma honen ondoren amatasun baimenak pentsioaren kopurua zehazteko orduan aitzat hartuak izanen dira. Gazteen prekaritatea gutxitzeko asmoz neurri batzuk hartu dira, halaber.
Gizarte Segurantzaren defizita gutxitzeko, zerga berri batzuk ezarriko lituzke.
Sindikatuen erantzuna, greba
Sindikatuek grebarekin eta manifestazioekin erantzungo diete Frantziako Gobernuak erretretaren sisteman egin nahi duen erreformari. Hilaren 24rako deitua dute protesta eguna, eta erretiroaren adin ofiziala atzeratzea salatuko dute.
ekoNOMIA
Erretiroaren adina 60 urtetik 62ra atzeratzea nahi du Frantziako Gobernuak
Gaur aurkeztu du erretreta sistemaren moldaketa, uztailaren erdialdera onartuko du Ministroen Kontseiluak eta irailean iritsiko da legebiltzarrera. Erretiroaren atzeratzea progresiboki egingo luke, 1951ko belaunaldiaz goiti. Kotizazio epea ere luzatzeko asmoa du. Sindikatuek greba deitua dute hilaren 24rako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu