Ekonomia

Erretreta osorik jasotzeko kotizazioa 41,5 urtera igo nahi du Frantziako Gobernuak

Neurriak 1955. urtetik aurrera jaiotakoei eragingo lieke, Xavier Bertrand Lan ministroak jakinarazi duenez.

2011ko uztailaren 5a
10:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Xavier Bertrand Frantziako Lan ministroak iragarri duenez, Frantziako Gobernuak erretreta osorik jaso ahal izateko kotizatu beharreko urte kopurua handitu nahi du. Orain arte 40 urte kotizatu behar ziren erretiroa osorik jasotzeko. Bertrandek esan du, ordea, 41 urte eta sei hilebetera igoko dutela.

Dekretu bidez onartu nahi dute aldaketa. Bertranden iritziz "logikoa" eta "beharrezkoa" da neurria erretreten sistemari eutsi ahal izateko, eta 1955. urtetik aurrera jaiotakoei eragingo lieke.

Egun batzuk barru indarrean sartuko da erretreta hartzeko adina atzeratzeko erabakia. Udazkenean hainbat greba eta protesta eragin zituen horrek. Ministroaren hitzetan Gobernua legea betearazten ari da, eta bizi itxaropenaren handitzeak eragina izan behar du horretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.