Erronkariko gaztaren jatorri izenaren Batzordeak ikerketa eginen du Assaf ardia jatorri izenean sartzeko erabakia hartu aurretik, neurriak merkatuan eta artzainengan izan dezaken eragina neurtzeko.
Assaf ardien esnea onartzeko aukera atzo eztabaidatu zuen Erronkari jatorri izenaren Batzordeak.Horregati, EHNEk deituta, Erronkariko jatorri izenaren egoitzaren aurrean protesta egin zuten hainbat artzainek eta sindikatuko ordezkariek eta ekoizpen intentsiboko kanpoko arrazak jatorri izenean ez sartzea eskatu zuten. Sindikatuaren ustez, horrelako erabaki batek, Erronkariko jatorri izenpeko gaztaren berezitasunarekin eta izen onarekin bukatzea ekarriko luke. EHNEk egindako eskaria aintza hartu eta atzoko bileran ez zen erabakia bozkatu. Bozketaren aurretik merkatu azterketa egin eta Assaf arraza jatorri izenean barneratzeko neurriak artzainengan izanen lituzkeen ondorioak ikertzea onartu zen bilkuran. Erronkariko gaztaren ekoizpena eta eskakizunaren artean dagoen desoreka murriztea da, EHNEren arabera, gaztaren industriak eta UAGN sindikatuak jatorri izena kanpoko arrazei zabaltzeko erabili duten argudioa.Baina jatorri izenak gazta ezagutzera emateaz gain beste helburu batzuk ere badituela gogoratu zuen EHNE sindikatuak: landa garapena laguntzea eta sustatzea eta mendialdeko ongizate sozioekonomikoa bultzatu, besteak beste.
ERRONKARIKO GAZTA. Assaf ardia oraingoz ez da sartuko Erronkariko jatorri izenean
Neurriak artzainengan izanen duen eragina ikertuko dute aurretik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu