ESK-k «zinikotzat» jo du krisiaren konponbide gisa soldatak gutxitzeko eskatzea

Sindikatuaren arabera, industriak krisia arindu du, baina azken urtean 1.300 langabe gehiago daude Nafarroan

JOXERRA SENAR IRUñEA
2008ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Hazkunde ekonomikoko garaia ez da behar bezala baliatu. ESK sindikatuaren aburuz, enpresek oro har irabazi handiak izan dituzten bitartean, hamar langiletik hirukkalitate txarreko lanpostua izan du, eta Administrazio Publikoan, berriz, gizarte zerbitzuetako gastu publikoa ez da diru sarrerak adina igo. Horregatik, egoera ekonomikoak txarrera egin duenean agintari ekonomikoen eta politikoen aldetik soldatak murrizteko beharra aipatzea «zinikotzat» jo du sindikatuak.

Iazko abuztutik, finantza krisia piztu zenetik, enpleguak Nafarroan izandako bilakaera aztertu du ESK-k. Ondorioetako bat da joera txarra izan arren industria sektoreari esker egoera arindu egin dela. Batetik, nabarmendu du 1.300 herritar gehiago daudela lanik gabe, eta langabezia tasa 5,26tik %562ra igo dela. Lana dutenen artean, berriz, ESK-k ondorioztatu du iaz 233.800 soldatapeko izatetik 236.500 izatera pasatu direla, baina autonomoen kasuan, iaz baino 900 gutxiago daudela.

ESK-k nabarmendu du langileen %27,3k behin-behineko kontratua dutela, iaz baino %1,1 gutxiagok: emakumeen kasuan, %33koa da tasa, eta 25 urtetik beherakoen kasuan, %63koa.

Krisiari aurre egiteko Nafarroako Gobernuaren neurriak ere aztergai izan ditu. Adibidez, Nafarroa 2012 Plana. Exekutiboak lau urteren buruan 4.509 milioi euroko inbertsio publikoa egiteko konpromisoa jasotzen du planak, baina ESK-k salatzen du aurretik iragarritako neurriak bildu baino ez dituela egiten, eta hezkuntza, osasun, kultura eta ingurumeneko neurriak aurrekontuaren %20 baino ez direla. «Aldiz, AHTk eta Nafarroako Ubideak soilik %40eramaten dute».

Krisiaren aurkako neurriei buruz, berriz, dio gehienak enpresei zuzendutakoak direla, batez ere multinazionalei. Aurrekontuak 150 milioi euro murrizteko iragarpenaren aurrean, berriz, «zalantzagarria» deritzo urte luzez superabita izan ostean neurri hori hartzeari orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.