ESKAINTZAK

2014ko uztailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Cevital eta Cata filtrazio eta informazio anitzen bidez osatutako lasterketan ari dira, Fagor Etxetresnen jarduerak bereganatzeko. Eskaintza hauek egin dituzte:



Lehenengo eskaintzak:

Catak 18,9 milioi euro eta bostehun enplegu eskaini zituen, hastapeneko eskaintza txikiegia zela ikusita (16,2 milioi). Garagartza eta Eskoriatza nahi zituen, eta Edesa marka ere bai.

Cevitalek 18 milioi eskaini zituen aktibo bertsuen truke, eta hirurehun lanpostu.

Lehenengo hobekuntzak:

Catak 21,3 milioi eurora igo zuen eskaintza ekonomikoa, eta bostehun lanpostuei eutsi zien. Bergara ere sartu zuen nahi zituen aktiboen multzoan.

Cevitalek 23 milioi eskaini zituen, eta lanpostu kopurua ere igo zuen, 300dik 450era. Bergarako Geyserren erdia ere sartu zuen eskuratzeko zituen aktiboen artean.

Behin betiko eskaintzak: Catak 42,5 milioi milioi euro eta 705 lanpostu eskaini ditu, Garagartza, Eskoriatza eta Bergararen truke.

Cevitalek 28 milioi euro eta bostehun enplegu eskaini ditu aktibo bertsuen truke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.