Lanbidek 1.000 edo 1.500 langaberi aldi baterako enplegua eskaini nahi die, eskualdeetako enplegu planen bidez.Sei hilabeteko iraupena izango dute kontratuek, eta enplegua lortzeko zailtasunak dituztenentzat eta gizarte laguntzak jasotzen dituztenentzat izango dira. Enplegu zerbitzu publikoaren esanetan, tokian tokiko beharrak identifikatuko ditu, udalen laguntzarekin, eta premia horiek kontuan hartuta, lehentasuna duten ekintzak finkatuko ditu. Lanbidek 17 milioi bideratuko ditu ekimenera, eta udalen ekarpenari esker, 25 milioira iritsi daiteke kopurua. Bigarren fasean, 14 milioi gehiago jarriko ditu, horietatik 7 milioi gainbehera doazen eskualdeetarako.
Lehenik eta behin, tokian tokiko administrazioei eskatu die euren inguruko enplegu egoeraren diagnostikoa egiteko. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 27 eskualdeek dute ekimenean parte hartzeko aukera. Laguntza jaso ahal izateko, ordea, inguruko udal gehienen artean adostu beharko da plana. Bakoitzak diru kopuru jakin bat izango du esleituta, biztanle kopuruaren eta egoera ekonomikoaren arabera. Beraz, ez dute elkarrekin lehiarik egin beharko.
Bi hilabeteko epea izango dute udalek deialdian parte hartu nahi dutela esateko, eta gero beste hirukoa proiektua aurkezteko. Hala, lehen kontratuak irailean edo urrian egitea da asmoa. Lehen diagnostikoan, gainbehera diren 30 udal identifikatu ditu Lanbidek, baita enplegu gehien galdu diren hiriburuetako auzoak ere.
Eskualdeetako enplegu planen bidez 1.500 postu sortu nahi ditu Lanbidek
Sei hilabeteko kontratuak izango dira, eta lana lortzeko zailtasunak dituztenei begira egindakoak dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu