Nekazaritza sektorearen aldarrikapen historiko honen bitartez, 1.400 baserritar baino gehiagok hil bakoitzeko hamabosgarren egunean kobratuko dute beren ekoizpenari dagokion dirua. Orain arte, bi hilabete pasa behar izan zuten diru hori jasotzeko. Urriaren 15ean jarriko da indarrean neurri berri hori, eta egun horretan bertan jasoko dute baserritarrek irailean saldutako esne kopuruari dagokien dirua.
Gonzalo Saenz de Samaniego Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburua gustura agertu da lortutako akordioarekin eta udako lehorteak eragindako kalteei buelta emateko une egokian iritsi dela adierazi du.
Aldaketa nabarmenak
Esne ekoizpenaren ordainketa sistema 1992. urtean ezarri zen, eta harrezkero egundoko aldaketa jasan du sektore horrek, batik bat, esplotazioen egiturari dagokionez.
Urte hartan, EAEko baserri bakoitzak 41.000 kilo esne ekoiztu zituen bataz beste urtero, eta egun, kopuru hori 183.239 kilora igo da, Europako batez bestekotik gertu kokatuz.
"Garapen horrek EAEko baserritarrek lehiakortasuna hobetzeko egindako esfortzua erakusten du, prezioak mantenduz produktuaren kalitatea hobetzea lortu baitute", adierazi du Nekazaritza sailburuak.
Ekonomia
Esne ekoizleek euren produktuen fakturazioa aurreratzea lortu dute Kaiku, Iparlat eta Eusko Jaurlaritzak adostutako akordio bati esker
Euskal Autonomi Erkidegoko ganaduzaleek euren hileroko fakturazioa azkarrago kobratzea lortu dute Kaiku S.Coop., Iparlat S.A. eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailak eta zenbait banketxek sinatu duten akordio bati esker. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa izan dute akordioa sinatzerakoan. Hitzarmen honen bidez, abelburuekin eta esne ekoizpenean lan egiten duten baserritarrek hilabeteren buruan kobratuko dute fakturazioa eta sektorearen hobekuntza ekarri dutela iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu