Espainiak %1,9ko defizita du, eta superabita Hegoaldeak
Espainiaren menpeko administrazio publikoek 20.160 milioi euroren defizita pilatu dute urteko bi hilabeteotan; BPGaren %1,9, hain zuzen ere. Defizitaia osorik gobernu zentralari dagokio, 22.122 milioi euroren zuloa eragin baitu urtarrilean eta otsailean (%2,08): 30.212 milioi jaso ditu eta 8.090 milioi patrikaratu. 2012. urtea defizitarekin amaitu ondoren, zenbaki positiboetara itzuli da Gizarte Segurantza, 3.239 milioiren superabitarekin itxi baitu otsaila (BPGaren %0,3). Defizit txikia dute (%0,12), berriz, autonomia erkidegoek.Hego Euskal Herrikoek ez diote defizitari gehitu: Eusko Jaurlaritzak 22 milioi euroren superabita izan du (%0,03) eta 93 milioirena Nafarroak (%0,51).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu