Kooperazio eta Hazkunde Ekonomikorako Erakundeak Espainiako Estatuko Barne Produktu Gordina (BPG) hurrengo urtean %0,9 jaitsiko dela aurreikusi du. Mundu osoko 30 herrialde biltzen dituen erakunde horrek eta Espainiak azkeneko hamalau urtean izandako "hazkunde ekonomiko indartsuaren aroa" amaitutzat eman du. Horren harira, "iraupen luzeko" aldaketa ekonomiko "gogorrak" egongo direla ohartarazi du.
Haren aurreikuspenen arabera, hurrengo urtean langabezia tasa %14,2ra igoko da Espainiako Estatutuan eta 2010ean %0,6 puntu gehiago igoko da. Gaurko langabezia tasa %10,9an dago. Inflazioa, berriz, %1,8koa izango dela esan dute, iaz %4,4koa izan zela gogorarazi ondoren.
Hala ere, Kooperazio eta Hazkunde Ekonomikorako Erakundeak 2010ean BPGk hazkunde txiki bat izango duela iragarri du. Igoera hori %0,8koa izango dela aurreikusi du.
Ekainean egindako kalkulua zuzendu du. Orduan Espainiaren BPG %1,1 haziko zela esan zuen.
EkoNOMIA
Espainiako Barne Produktu Gordina hurrengo urtean %0,9 jaitsiko dela aurreikusi dute
Kooperazio eta Hazkunde Ekonomikorako Erakundeak aipatutako estatuko azken hamalau urteetako hazkundea amaitutzat eman du. Hala ere, 2010erako %0,8 igoko dela aurreikusi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu